Skip to main content

Ikastolaren eguneko taloarentzako artoa ixotzen

Irudia
Taloa ixotzen

Ikastolaren astearen harira, LH 3. mailako ikasleok artoa ixotzen egon gara Olabarrietako Errota baserrira. Aurretik gelan artoaren prozesuaren lanketa egin dugu eta artaburuak irakurtzen ere aritu gara.

Olabarrietan, berriz, errotaren funtzionamendua ezagutu dugu eta gainera, ikastolaren egunean egingo diren taloentzako beharrezkoa den irina lortu dugu artoa ixoz. Esperientzia bikaina eta oso aberasgarria izan da.

Eskerrik asko Enrike, Lourdes eta Miren!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.