Skip to main content

Azaroaren 26an Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak, komunitate osoari zabalik

Irudia
29. Jardunaldi Pedagogikoak

Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza sistemak aniztasun horri erantzutea, gizartearen isla baita eta oraingo eta etorkizuneko herritarrak prestatzeko ardura baitu.

Aurten, jardunaldiak hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira: irakasle, hezitzaile eta hezkuntzarekin lotura duten gizarte-eragileei. Izan ere, ikastolek gizarteak ezartzen dizkien erronkei modu amankomun eta partekatuan erantzun nahi diete, elkarlana oinarri hartuta. Jardunaldi hauetan, hezkuntza inklusiboa izango dugu ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea. Jardunaldiak Donostian izango dira, Kursaalen.

Adituen hitzaldiak ondokoak izango dira:

  • Serge Ebersold: “Irisgarritasuna, norbanakoari egokitutako eskola inklusiboaren baliabidea”
  • Ane Urizar Zugazagoitia: “Euskaldun guztiak ez gara zuriak”
  • Mel Ainscow: “Hezkuntzan praktika inklusiboak sustatzen: nazioarteko esperientzietatik ateratako ikasgaiak”
  • Uxue Fernandez Lasa: “Inklusioa jarduera fisikoan: argi-itzalak”

INFORMAZIO GUZTIA ETA IZEN-EMATEA

Azken albisteak

DBH 3. mailako ikasleek Lehen Sorospenerako formakuntza berezia jaso dute Osakidetzako erizainen eskutik.
DBH 3. mailako ikasleek bisita berezia egin dute Garaia Parke Teknologikora, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren harira, eta zientzia eta teknologiaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
LH 5. mailako ikasleok urtarrilaren 30ean bisita oso berezia jaso genuen ikastolan: Sheila, ingeles natiboa, eta Beatriz, ikastolako ingeleseko irakasle ohia. "Herri txiki, altxor handi" proiektuan murgilduta gaudenez,…
LH 5. mailako ikasleok, hurrengo proiektua aitzikitzat hartuta, Natur eskolakoekin egindako irteeraz gozatzeko aukera izan genuen, kontsumo arduratsua lantzeko asmoz.