Skip to main content

Batxilergoko ikasleak Yoga probatzen

Irudia
Batxilergoko ikasleak Yoga probatzen

Zer eskaini diezaioke Yogak gure Batxilergoko ikasle bati? Galdera honi erantzuteko asmoarekin Alexisekin jarri ginen harremanetan eta Batxilergoko 1. mailako Heziketa Fisikoko saiora gonbidatu genuen.

Lehen hiruhilekoan osasuna begirada integral batetik landu dugu, osasuntsu egotea ez dela ondo jan eta kirola egitea bakarrik eta osasunaren dimentsio ezberdinak zaintzearen garrantziaz aritu gara; osasun fisiko, emozional, mental, sozial eta espirituala aintzat hartuz. Testuinguru horretan, osasuna zaintzeko prebentzio eta errekuperazio teknika eta metodo ezberdinak ezagutu ditugu; arnasketak, abdominal hipopresiboak, pilatesa, diafragma eta zoru pelbikoaren zaintza, SGA luzaketak, Yoga, krioterapia eta beste hainbat.

Azken saiorako Alexisen bisita jaso genuen eta Yoga gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen. Yogaren helburu nagusiena autoezagutza dela ikasi dugu eta arreta lantzeko tresna bikaina dela. Estimuloz, pantailaz eta abiaduraz jositako mundu honetan arreta da ziur aski gaur egun guztiok daukagun erronka handienetariko. Gure ikasleei arreta fokalizatzeko estrategiak eskaintzea garrantzitsua dela deritzogu beraz, Yogak hori ere eskaini diezaieke gure ikasleei.

Eskerrik asko Alexis zure bisitagatik!

Azken albisteak

Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu dugu ikastolan.
Pasa den maiatzaren 4an DBH 4ko ikasleak Ulma Packaging bisitatu genuen Ulma Fundaziotik jasotako gonbidapenari esker. Lehendabizi Ulma kooperatibaren negozio ezberdinak aurkeztu zizkiguten.
Aurreko asteko ostegun eta ostiralean, bigarren mailako ikasle eta irakasleok Barriara txango ederra egiteko aukera izan genuen. Bi egun zoragarri izan ziren, emozioz, barrez eta bizipen berriz beteak.
Joan den ostegunean, Oñatiko dendak proiektua borobiltzeko, Haur Hezkuntzako 4 urtekook Argitxu Perosterena gonbidatu genuen ikastolara.