Skip to main content

DBH 4. mailakoak Arnasetik bideo-sormen lehiaketan

Irudia
Arnasetik

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako IV. Arnasetik bideo sormen lehiaketan parte hartu dute DBH4ko ikasleek azken aste hauetan. Egokitutako gaia herrimina izanik, hainbat motatako bideoak sortu dituzte ikasleek, eta ez pentsa edozein moatako bideoak direnik: antzerkiak, abestiak… denetarik sortu dute.

Lehiaketa honetan euskara arnasgune diren herrietako gaztetxoek dute parte hartzeko aukera. Irabaziz gero kategoria bakoitzeko 500€-ko saria eta publikoaren saria (500€) banatzen dira. Gainera, irabaziko balute beraien saria ikasbidaian gastatzeko aukera izango dute. Hala eta guztiz ere, argi dago, sari guztien gainetik, laguntasuna, sormena eta taldelana sustatzea dagoela.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.