Skip to main content

‘Denok bat' proiektua: kultura guztiak bat

Irudia
'Denok bat' proiektua

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok ‘Denok bat’ proiektua landu dugu azken asteotan. Helburua kulturartekotasuna eta aniztasunaren balioa ezagutzea izan da, eta horretarako munduko txoko askotako informazioa jaso dugu. Proiektuaren amaieran, ikasitakoa partekatzeko eta kultura ezberdinen aberastasuna ospatzeko azoka multikulturala antolatu genuen gure ikastetxean.

Azokan, gelan landu ditugun kultura guztien inguruko informazioa eta ezaugarri interesgarriak azaldu zituzten stand-ak jarri genituen. Helburua argia izan zen: kultura guztiak ezagutu eta guztiei garrantzi bera ematea, denak baitira beharrezkoak mundua hobeto ulertzeko eta aberasteko. Goizean, 5. mailako ikasleak gerturatu ziren gure lana ezagutzera, eta arratsaldean gurasoak izan genituen bisitan. Parte-hartzea oso handia izan zen, eta ikasleak poz-pozik gelditu ziren beraien proiektuak eta ezagutza partekatu ahal izan zituztelako.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu proiektuan zehar Txinako, Suitzako, Alemaniako, Kolonbiako, Italiako... informazioa gurekin partekatu duzuen familia eta lagunei. Zuen ekarpen eta parte-hartzea —izan gelara etorriz, zein informazioa eta materialak bidaliz— oso baliagarria izan zaigu. Era berean, eskerrik asko azokan giro berezia sortu zenuten guztioi: etxetik ekarritako janari eta edariei esker, kultura guztiak gertu sentitu genituen.

Benetan egun berezia izan zen, eta gure proiektua askoz ere aberatsagoa bihurtu da zuen laguntzari esker!

Azken albisteak

Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu dugu ikastolan.
Pasa den maiatzaren 4an DBH 4ko ikasleak Ulma Packaging bisitatu genuen Ulma Fundaziotik jasotako gonbidapenari esker. Lehendabizi Ulma kooperatibaren negozio ezberdinak aurkeztu zizkiguten.
Aurreko asteko ostegun eta ostiralean, bigarren mailako ikasle eta irakasleok Barriara txango ederra egiteko aukera izan genuen. Bi egun zoragarri izan ziren, emozioz, barrez eta bizipen berriz beteak.
Joan den ostegunean, Oñatiko dendak proiektua borobiltzeko, Haur Hezkuntzako 4 urtekook Argitxu Perosterena gonbidatu genuen ikastolara.