Skip to main content

Itsasoa Gara PROIaren amaiera

Irudia
Itsasoa Gara PROIa

Aste honetan zehar DBH 3. mailako ikasleok hainbat ekintza ezberdin izan ditugu landutako Itsasoa Gara PROIarekin lotuta. Astelehenean, ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan dugu, Natur Eskolaren laguntzarekin. Arratsaldean zehar, hasteko, ibaiaren ekosistemak landu, eta ibaiak garbi mantentzearen garrantziaz jabetu gara, gogoratuz, kostaldean bizi ez arren, itsasoa gure herritik hasten dela. Behin ingurua garbituta, errekara sartu eta ur barruko zaborra garbitzeko aukera izan dugu.

Ekintza hau, esan bezala, Itsasoa Gara proiektuaren barruan kokatzen da, eta ingurumenaren zaintzaren eta errespetuaren garrantzia lantzen du. Esperientzia honi esker, lehen eskutik ikusi dugu gure ekintzek nola lagun dezaketen natura eta uretako bizitza babesten.

Horretaz gain, asteazkenean DBH 3. mailako ikasloek amaiera eman diogu lehen PROI honi. Talde txikitan lan eginez, hainbat aspektu landu ditugu, besteak beste; hidrosfera, gizakiaren inpaktua eta garrantzia itsasoan, kartografia… Bigarren helburu bezala, mikroipuinen ezaugarriak ezagutu, eta itsasoaren zaintza aldarrikatzeko mikroipuinak sortu dugu.

Bukatzeko, LH 4. mailako ikasleen bisita izan dugu gure Itsastola interpretazio zentruan. Hainbat gune sortu ditugu (Hidrogunea, Kutsagunea, Gizagunea eta Mikrogunea), eta bakoitzean gai ezberdin baten inguruan hitz egin dugu, baita jolastu eta aurpegiak margotu ere. Amaiera ezin hobea eman diogu PROIari. Eskerrik asko gure Itsastola bisitatzera etorri zareten LH 4. mailako ikasle eta irakasleei, baita Natur Eskolako hezitzaileei ere!

Azken albisteak

Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu dugu ikastolan.
Pasa den maiatzaren 4an DBH 4ko ikasleak Ulma Packaging bisitatu genuen Ulma Fundaziotik jasotako gonbidapenari esker. Lehendabizi Ulma kooperatibaren negozio ezberdinak aurkeztu zizkiguten.
Aurreko asteko ostegun eta ostiralean, bigarren mailako ikasle eta irakasleok Barriara txango ederra egiteko aukera izan genuen. Bi egun zoragarri izan ziren, emozioz, barrez eta bizipen berriz beteak.
Joan den ostegunean, Oñatiko dendak proiektua borobiltzeko, Haur Hezkuntzako 4 urtekook Argitxu Perosterena gonbidatu genuen ikastolara.