Skip to main content

‘Batzen’ PROIaren amaiera

Lehenengo PROIa amaituta, osasuna mantentzeko dekalogoa osatu dute DBH 1. mailako ikasleek.

Irudia
DBH 1. mailako ikasleak arnas ariketak egiten.

DBH 1. mailako ikasleok ‘Batzen’ izeneko lehenengo PROIa amaitu berri dugu. “Nola lortu dezakegu benetako arrakasta dominen erronkan osasuna kaltetu gabe?” galdera gidariaren inguruan jardun dugu lanean eta osasunaren hainbat alderdi aztertu ditugu.

Beste ezagutza askoren artean, bost osasun mota dauzkagula jakin dugu eta bostak zaintzea ezinbestekoa dela ohartu gara. Baina nola zaindu guztiak?

Izan ditugun ideiak geletako dekalogoan batu ditugu (azpian ikus ditzakezue). Orain bertan jasotako ideiak praktikara eramatea dagokigu! Bestalde, dekalogoetako arauak kontutan izanik, dominen erronka ere burutu dugu. Bertan, talde lana bultzatuz, taldean hainbat erronka bete ditugu; adibidez, patinetan ibili, yoga egin, elkarri mezu positiboak idatzi...

Gustura ibili gara jarduera hauek pentsatu eta gauzatzen, eta ikasitakoa praktikan jartzen.

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.