Skip to main content

Azterketa astea sare sozialik gabe

Irudia
Azterketa astea sare sozialik gabe

Batxilergoko azterketa astea pasa berritan, 2. mailako Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaiko ikasleekin burututako erronka baten berri eman nahi dizuegu: azterketa astean sare sozialak blokeatu genituen.

Euren hitzetan, lehen eguna gogorra egin zitzaien, baina egunak aurrera joan ahala, gero eta erosoago sentitu ziren, eta, azken egunetan, ia gogoratu ere ez ziren egiten. Euretako baten hitzetan: “inoiz ez dut horrenbeste ikasi, izan ere, atsedena hartzen nuen bakoitzean ez nekien zer egin eta berehala itzultzen nintzen ikastera”. Ikasleen gehiengoak hurrengo azterketa garairako esperientzia errepikatzearen alde egin du. Bide batez, zorionak guztiei, denek lortu baitute erronka gainditzea.

Esperientzia interesgarria izan da dopaminaren efektuak guregan sentitzeko eta sare sozialen boterea mahaigaineratzeko.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.