Skip to main content

Batxilergoko ikasle batzuk Euskal Herriko II. Hikadromoan

Irudia
Batxilergoko ikasle batzuk  Euskal Herriko II. Hikadromoan

Durangoko Azokako ekintzen artean, abenduaren 6an, zapatuan, Bagera, Zirhika eta Badiharduguk antolatuta, Euskal Herriko II. Hikadromoa izan zen. Txantxiku Ikastolako 1. Batxilergoko lau ikasle euren kabuz joan ziren egun horretan azokara, eta egitarauan II. Hikadromoa zegoela ikusi zuten. Euskarako klasean ekintza horretaz hitz egindakoak ziren, eta parte hartzea erabaki zuten.

Euren hitzetan esperientzia oso positiboa izan zen eta giro ederrean aritu ziren. Alde batetik, Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak entzuteko aukera izan zuten. Bestetik, parte-hartzaileetako asko adinekoak ziren, eta gure lau ikasleen berbetan, interesgarriena jende horrek kontatutakoak entzutea izan zen, euren esperientzia, bizipenak... Biba zuek!

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.