Skip to main content

Benetako Gabon giroan, ospakizun ederra

Irudia
BENETAKO GABON GIROAN, OSPAKIZUN EDERRA

Goizeko lehenengo orduetan Lehen Hezkuntzako ikasleok Olentzero eta Mari Domingirekin egon gara eta opariak jaso ditugu euren eskutik. Ondoren, Haur Hezkuntzako guneak bisitatu dituzte eta ikasleon eskutitzak, marrazkiak... jaso dituzte eta opariak ere ekarri dizkigute. Ilusio izugarria egin digu guztioi eurekin egotea eta oso pozik geratu gara ikasturtean zehar oso baliagarriak izango zaizkigun opariak jaso ditugulako.

Bestalde, goizeko 11:15ean ikastolako patioan elkartu eta kalejiran joan gara guztiok plazara, musikarien eta Olentzero eta Mari Domingiren laguntzarekin. Han, BHko ikasleekin elkartu eta guztiok batera gabon kantak abestu ditugu. Etorri datorren urtean ere Olentzero eta Mari Domingi, zain egongo gara eta!

DBH 2. mailako ikasleek prestatu duten azoka ikusgarriaz ere gozatu dugu. Etxetik ekarri dituzten jaki goxo-goxoak erosteko aukera izan dugu bertan, baita txistorra eta tortila jatekoa ere. Eguraldiak ez du gehiegirik lagundu eta plazan egin beharrean, udaletxeko arkupetan egin behar izan dugu, baina, hala ere, jendea asko hurbildu da eta giro paregabea izan dugu!

Gogoratu, halaber, eguaztenean, abenduaren 24an, 11:30etan ikastolako patiotik abiatuta, kalez kale Gabon kantak abestuko ditugula. Familia guztiak animatu nahi ditugu ekintza honetan parte hartzera. Etorri zaitezte!

Azken albisteak

Zenbaki irabazlea 04151 izan zen, eta ordezkoa 01814.
Batxi 2. mailako Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaiko ikasleekin burututako erronka izan da.
Hezkidetza lantaldeak proposatuta, Patata Tropikala Antzerki Laborategikoaren 'Eta hala ez bazan? Edurnezuri' antzezlana ikusi dute.
DBH 3. mailako ikasleek horrela eman diote amaiera ‘Ta zer ez da berdin’ PROIari.