Skip to main content

DBH 4. mailakoak Durangoko Azokan

Irudia
Durangoko Azoka 2025

Aurreko egubakoitzean, Durangoko Azokara joan ginen DBH 4. mailako ikasleak. Bertan giroaz gozatu genuen eta postu desberdin ugari ikusten aritu ginen. Liburu berriak, diskoak eta artista ezagunak ezagutu genituen, batzuk sinatzen eta beste batzuk beren lanak aurkezten zebiltzala.

Horretaz gain, artisau azokan ere egon ginen, eskuz egindako lan ugari ikusi genituen eta hori gutxi balitz, horiek sortzeko egin beharreko prozesua zein den ikasi genuen. Bisita oso atsegina izan zen, aurkikuntzaz eta euskal-giro onez betea.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.