Skip to main content

LH 6. mailakoak LH 4. mailakoekin eskulanetan

Irudia
LH 6 eta LH 4 eskulanetan

Astelehenean, otsailaren 2an, LH 6. mailako ikasleek euskarako Eskuartean unitateari amaiera berezia eman zioten. Horretarako, LH 4. mailako ikasleei zuzendutako eskulan tailerrak antolatu eta aurkeztera joan ziren. Jardueran zehar, LH 6ko ikasleek irakasle lanetan jarduteko aukera izan zuten, aurretik prestatutako jarraibide testuetan oinarrituta. Eskulan ezberdinak proposatu zituzten, azalpenak eman eta LH 4ko ikasleak gidatu zituzten sortze prozesu osoan zehar.

Esperientzia aberasgarria izan zen bi mailentzat: LH 6ko ikasleek beren azalpen gaitasunak eta ardura landu zituzten bitartean, LH 4koek eskulan berriak sortu eta ikaskide nagusiekin elkarlanean aritzeko aukera izan zuten. Guztiek elkarrekin, ohiko errutinatik ateratako arratsalde atsegin eta ezberdin bat bizitzeko aukera izan zuten.

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.