Skip to main content

Guraso eskola: komunikazio ez bortitza

Irudia
Guraso kontseilua: komunikazio ez bortitza

Ikasturte honetan Guraso Kontseiluak bultzatutako eta gure hezkuntza komunitateko familiei zuzendutako tailerra jarri da martxan. Helburua da egunerokoan harreman osasuntsuak eta komunikazio kontziente eta errespetuzkoa sustatzea familietan. Tailerra  komunikazio ez bortitzean aditua den Nerea Mendizabalek ematen du. Hizlariak ibilbide zabala du familia eta hezkuntza arloan: hitzaldiak, ikastaroak, guraso-eskoletako saioak eta irakasleen prestakuntza saioak eman izan ditu. Bere lanaren oinarrian dago Marshall B. Rosenbergek garatutako Indarkeriarik Gabeko Komunikazioa (IGK) eredua, zeinak adierazpen zintzoa, entzute enpatikoa eta pertsona guztien beharren aitortza sustatzen dituen.

Gure tailerrean honako alderdi hauek lantzen ari gara.

  • Gure seme-alabekin konektatzeko lagungarri edo oztopo diren komunikazio-ohiturak identifikatzea.
  • Entzute aktiboa eta errespetuzko emozioen adierazpena praktikan jartzea.
  • Eguneroko gatazkak ulermenetik eta lankidetzatik kudeatzea.
  • Lotura afektibo sendoak eraikitzea, guztion beharrak kontuan hartuta.

Oso esperientzia aberasgarria ari da izaten; familiek bizipenak partekatzeko, hausnartzeko eta egunerokoan aplikatzeko tresnak praktikatzeko aukera baitute eta horrek konfiantzazko eta elkarren arteko babes giroa sortzea lortu du. Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Guraso Kontseiluari ekimen hau bultzatzeagatik eta baita parte hartzen ari diren familia guztiei ere, erakusten duten konpromiso eta ilusioagatik. Komunitate gisa hazten jarraitzen dugu, elkarrekin ikasiz eta gure komunikazioa hobetuz, gure seme-alaben garapen integrala hobeto laguntzeko.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.