Skip to main content

Zabaldu Begiak eta Bete Ametsak DBH 3n

Irudia
Zabaldu Begiak eta Bete Ametsak DBH 3n

Beste urte batez DBH 3. mailako ikasleek esperientzia inspiratzaile bat bizitzeko aukera izan dute, Real Sociedad Fundazioari esker. ‘Zabaldu begiak eta bete ametsak’ programari esker, kirola eta bereziki kirol profesionala beste begi batzuekin ikusteko eta ulertzeko aukera izan dute gure ikasleek. Modu honetan, kirola gizarte eraldaketan eragiteko tresna paregabea izan daitekeela ere erakutsi nahi izan digute.

Bi gonbidatu berezi izan ditugu, Ibon eta Julene. Lehenengoa, desgaitasuna duen kirolari bat, egunerokoan makina bat erronkei aurre egin behar diena eta surfaren munduan bere kirol ibilbidea partekatu duena. Bigarren gonbidatua berriz, emakumezko hockey jokalari profesional bat izan da, emakumeek kirolean dituzten zailtasunak eta lorpenak azalduz. Aniztasunaren, berdintasunaren eta ahaleginaren balioak azpimarratu diren saio honetan, ohiko iruditeriatik harago joan eta benetako eredu inspiratzaileak ezagutu ditugu.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.