Skip to main content

5 urtekoak okin

Irudia
5 urtekoak okin

HH 5 urteko neska-mutikook, ‘Elikadura osasungarria’ gaiarekin amaitzeko, Oñatiko Natur Eskolara egin genuen irteera. Bertan, ogia nola egiten den ikasi genuen, modu praktikoan, orea eskuekin landuz.

Ederto ibili ginen geure orea lantzen eta azkenean lortu genuen opilak egitea. Eskerrik asko Miriam, Unai, Naia eta Martin!

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.