Skip to main content

Maitasun eskutitz baten bidai luzea...

Irudia
Korrika

0 eta 1 urteko haurrek ederki ospatu zuten Korrikaren eta euskararen aldeko aldarria. Mapan furgoneta batetik bestera eraman, abestiarekin dantza egin, korrika egin, dortsalak, lekukoa... Bizipen berezia izan da guztiontzat. Hezitzaileok ez genuen espero, beraientzat hain esanguratsua izan zitekeenik. Eta eskerrak emateko, lekuko bakoitzean honako mezu hau bidali genien.

 

Nork esango luke, bada, ekimen bat txikitatik bizi ezin denik. Garbi dago baietz! Ahalegin, maitasun eta girotzea baino ez da gakoa! 

Gurean behintzat, 0 eta 1 urteko Korrika-lagunak egunero ospatu dugu euskararen aldeko aldarria. 

Hitz egin edo ez, hizkuntza, barnean daramagu, urte osoan. Hala ere, polita da zuon ahotik, "aua", "apapa"... bezalako hitzez gain "kotxika!", "tutatu!", "koika!", "KORRIKA!"... entzutea. 

Eta noski, bakoitza bere martxan! Beti, garbi edukita, lehenengo lekukoa, ondoren pankarta eta gero beste guztiok joango garela, eskuin erraila libre utziz. 

Eta gure pankartako furgoneta xumea egunez egun mugitzen joan gara elkarrekin, gure dortsalak eta lekukoak sortu ditugu... 

Baina, 0 eta 1 urteko hezitzaileok garbi dugu, euskararen lekukoak zuok, gure txikitxook zaretela. 

Segi bada, horrela luzaroan!

Asko asko maite zaituztegu! 

0 eta 1 urteko hezitzaileak

 

Bestetik, 2 eta 5 urte artekoek herriko plazan egin zuten atxintxika, eta Lehen Hezkuntzakoek herriko gainerako ikastetxeekin batera, herriko kaleetan zehar egin zuten korrika ohi den bezala, lekukoa txandakatuz. Egunean zehar ateratako argazkiak azpiko estekan dituzue ikusgai.

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.