Skip to main content

Txantxiku ikastolaren astea 2026

Irudia
Webgunerako egitaraua

Txantxiku ikastolaren astea hemen da!

Asteleheneean hasi eta domekara arte, ekintzaz betetako aste ezin zirraragarriagoa izango du: pailazoen ikuskizunak, txotxongiloak, bisitak, zirkua, ekintza bereziak... eta nola ez, urteroko jaialdi erraldoia!

Horretaz gain, aurten, gainera, Txantxiku ikastolako komunitate osoa batuko duen bazkari erraldoia ere izango dugu! Hori zapatuan izango da, goizean goiz hasiko den egitarau oparoari amaiera ezinhobea emateko. Eta bazkal ostean... Aritz Erasun eta Joseba Zabalo trikitilariak eta Aisiola begirale ikastaroko ikasleek antolatutako jolasak.

EGITARAUA.pdf

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.