Haur Hezkuntza
HELBURUAK
Haurraren garapenerako oinarriak jarriko dira. Etapa honetan adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako oinarriak lantzen hasiko dira. Ikastolan argi eta garbi dugu haur bakoitzak bere erritmoa duela eta hori errespetatu beharra dagoela. Gure lana bide horretan laguntza eta gidatzea izango da, behaketan oinarrituta eta haur bakoitzak bere garapenean dituen beharrei erantzunez.
ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN
- Euskara eta euskaraz ikasten dugu.
- Hezitzaileen babesa, laguntasuna eta maitasunaz seguru sentitzen ikasten dugu.
- Jolasaren bitartez ikertzen eta ikasten dugu.
- Gauzak era autonomoan egiten ikasten dugu.
- Gure gorputza ezagutzen ikasten dugu.
- Gure ingurune hurbileko gauza berriak deskubritzen ditugu.
- Esperimentuak eginez ikasten dugu.
- Gauzak era ezberdinetan komunikatzen ikasten dugu.
- Beste batzuekin eta beste batzuen ondoan jolas egiten dugu.
- Konstruktibismoan oinarrituta, irakurketa-idazketa prozesuan lehen urratsak emango ditugu.
- Ingelesez ere ikasten dugu.
Eta hori guztia aurrera eramateko URTXINTXA proiektua diseinatu da ikastola guztion artean. Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea, propioa, diseinu bateratua eta eraginkorra duena.
AIPATZEKOAK
- ELEANITZ ENGLISH proiektuarekin lanean 4 urtetik aurrera.
- AGENDA 21 proiektua.
- BULARRETIK MINTZORA egitasmoa.
- Talde malguen dinamika.
- Gurasoen parte hartzea geletako jardueretan.
- Tutore eta gurasoen arteko harreman zuzena.
- Herriko eragileekin elkarlanean (Natur eskola, liburutegia, turismo bulegoa…).
- Ikasleekin txangoak eta irteerak.