Skip to main content

Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana ezagutzen

Irudia
Emakumion etxia

Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera. Bertan Edurne Iriondo Plazak, ikerketa eta erakusketaren egileak, herriko emakumeek urtetan fabrika eta tailerretan izandako parte hartzea eta lan-baldintzak aurkeztu zizkigun eta askotan ezkutuan egiten zituzten lanen berri ere eman zigun.

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiogu Edurneri eta Emakumion Etxiari gure herriaren historia eskura jarri eta gurera gerturatzeagatik.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.