Skip to main content

Lagun eslovakiarrak gurean

Irudia
Eslobakia 26/27

Bi urtetik behin egin ohi dugun legez, ikasturte hasiera berezia izan dugu Batxilergoko 1. mailan. Eslovakiako lagunak astelehenean iritsi ziren eta etzira arte, domeka, gurekin izango ditugu. Egunotan ekintzaz betetako egitaraua prestatu diegu.

Hasteko, elkar hobeto ezagutzeko hainbat ekintzarekin ekin genion elkartrukeari. Eta astean zehar, Oñatiko parajerik ederrenez gozatzeko aukera ere izan dute: Urbia, Araotz, Arrikrutz, Duru... Eta Euskal Herriaren ikuspegi zabalago bat izate aldera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia ere bisitatu dituzte.

Benetan egun intentso bezain aberasgarriak izaten ari dira, eta ikasleen artean oso harreman polita sortu da. Asteburuan emango diogu abentura honen lehen parteari amaiera, eta ikasturte amaieran gu izango gara Eslovakiara joango garenak!

Azken albisteak

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.
Ikasturte hasiera arraroa izan dugu aurten Batxilergoko 2. mailako ikasleok, izan ere, ikasturtea hasten zen egunean bertan, goizeko 07:00etan autobusa hartu genuen Oportora.
Pasa den astean ekin genion Txantxiku Ikastolako langileok ikasturteari modu ofizialean, eta ikasgeletan dugun egoera zein den jakinik, HH-Batxi arteko irakasleok neurodibergentziei buruzko formakuntza izan genuen.
Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.