Skip to main content

Urriaren 9an, elkarretaratzea, Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko

Irudia
Gure_haurrak_ere_badira

Txantxiku ikastolak bat egiten du ‘Gure haurrak ere badira’ ekimenarekin. Datorren eguenean, urriaren 9an, 16:30ean elkarretaratzea egingo dugu Txantxiku ikastolako langile, ikasle eta familiek plazako eraikinaren gazteleku aldeko atarian. Ekimen honekin Palestina pairatzen ari den genozidioa salatu nahi dugu, Palestina herriari elkartasuna adierazteaz gain.

Gure komunitate osoari dei egiten diogu mobilizaziora batzeko. Ekar itzazue etxean dituzuen ikurrak, ongietorriak izango baitira.

Azken albisteak

Irailaren 26an Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen patioan jaixak berotzen, eta beste hainbat ekintza burutu ditugu egunotan.
Aste honetan LH 3. eta 4. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi izan dute. Bizipoza elkartearen aurkezpena izan dugu eskolan, Pontx eta Zapotxin pailazoen eskutik.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean. Gelan prestatutako txanoak jantzi ditugu eta danbor hotsez gozatu dugu.
Urriaren 5ean Elgoibarren izango da aurtengo Kilometroak festa, salto-saltoka lemapean.