Skip to main content

Kilometroak 2025 jaian laguntzaileak behar dira

Irudia
Kilometroak 2015.png

Urriaren 5ean Elgoibarren izango da aurtengo Kilometroak festa, salto-saltoka lemapean. Gipuzkoako ikastolen jaian ikastola guztion inplikazioa lortzea da jarritako helburuetako bat, aurrera begira jai-eredu parte-hartzaileagoa izan dadin saiatzeko.

Txantxiku Ikastolatik ere geure alea jarri behar dugu honetan, eta beraz, boluntario talde bat lortu behar dugu egun horretako lanetan laguntzeko. Badakigu oñatiarrontzat herrian bertan egun berezia izan ohi dela urriaren lehen igandea, baina laguntza eskaera hau ere kontuan izateko eskatu nahi dizuegu, lagun artean egun eder bat pasatzeko aukera izango baita, bide batez ikastolak bultzatuz.

IZENA EMAN!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.