Skip to main content

Galerak eta dolua gertuko egiten

Irudia
Arantxa Kortabarria DBH 2ko ikasleekin

‘Hutsunea bizi’ proiektuaren baitan, DBH 2. mailakook Arantxa Kortabarriaren bisita jaso genuen. PROIektu honetan galera izan dugu hizpide eta pairatu ditzakegun galera motak landu ditugu. Galera prozesu orok berarekin darama dolua pasatzea eta ikasleek egoera horretan senti dezaketena identifikatzen egin dute lan.

Arantxak bere esperientzia partekatu zuen gurekin: galera eta dolu prozesuak nola bizi izan zituen. Bai bata eta bai bestea prozesu naturalak direla azpimarratu nahi izan zuen eta horiek bizi ditzakezula jakinda ere, tristea izan daitekeela momentua. Baita laguntza beharra badugu ere, hori eskatzeko beldurrik eta lotsarik izan behar ez dugula ere. Laguntza eskatzea besteko garrantzitsua da egoera horretan dagoenari laguntza eskaintzea, eta hori nola egin dezakegun ere aholkatu zigun.

Amaitzeko, Oñatiko Elkar zainduz taldeaz hitz egin zigun. Autolaguntza taldea da Elkar zainduz eta hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenetan elkartzen dira.

Urte askotan tabua izan da galeraz, eta batez ere, heriotzaz berba egitea, baina argi dugu horretaz hitz egitea ezinbestekoa dela. Eta ez guk bakarrik. Izan ere, ikasleek adi-adi eta hunkituta jarraitu zituzten Arantxaren azalpenak.

Eskerrik asko, Arantxa, gurera etorri eta horren pertsonalak diren bizipenak gurekin partekatzeagatik.

Azken albisteak

Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu dugu ikastolan.
Pasa den maiatzaren 4an DBH 4ko ikasleak Ulma Packaging bisitatu genuen Ulma Fundaziotik jasotako gonbidapenari esker. Lehendabizi Ulma kooperatibaren negozio ezberdinak aurkeztu zizkiguten.
Aurreko asteko ostegun eta ostiralean, bigarren mailako ikasle eta irakasleok Barriara txango ederra egiteko aukera izan genuen. Bi egun zoragarri izan ziren, emozioz, barrez eta bizipen berriz beteak.
Joan den ostegunean, Oñatiko dendak proiektua borobiltzeko, Haur Hezkuntzako 4 urtekook Argitxu Perosterena gonbidatu genuen ikastolara.