Skip to main content

Beldurrak sutara bota!

Irudia
Gaba baltza Txantxikun

Garai batean, Euskal Herrian, urriaren 31n, neguari ongietorria emateko eta hildakoak gogoratzeko, Gaba Baltza izeneko ospakizuna egiten zen. Guk ere, Txantxiku Ikastolan, ohitura hori berreskuratu eta gaur Gaba Beltza ospatu dugu ikasleekin. Astean zehar landu dugu zer den Gaba Baltza, zein den bere jatorria eta zein antzekotasun eta desberdintasun dituen Halloween ospakizunarekin.

Gaur goizean, gelan, marrazkiak, jolasak, ipuinak eta bestelako ekintzak egin ditugu. Arratsaldean, berriz, etxeko trapu zahar eta oihalekin mozorrotuta etorri gara ikastolara. Jaia ospatzeko, Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleok ikastolako patioan elkartu gara. Bertan, gai honek sortarazten dizkigun beldurrak erre eta barrenak lasaitzeko errituala egin dugu. “Xanduli-manduli kirirriki, eman gaztainak guri!” abestu dugu eta, jakina, gaztainak ere jan ditugu. Ederki ibili gara!

Gainera, 16:30etatik aurrera familiak ere gaztainak jatera etorri dira eta Gaba Baltzaren magia elkarrekin bizitzea esperientzia zoragarria izan da. Beldurrak piztu, iluntasuna bizi...Eta zuek, zer ospatu duzue gaur?

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.