Skip to main content

‘Don't Be Dummy’, bide hezkuntza hizketagai

Irudia
Don't Be Dummy

‘Don’t Be Dummy’ ekitaldi interesgarria, atzo, ostegunez, izan da Oñatiko Santa Ana antzokian. Bertan istripuen inguruko kontzientziazioa landu da, eta, horretarako, istripu horiek ikusi eta bizi dituzten pertsonak etorri dira: Idoia Lazpita Oñatiko udaltzainburua, suhiltzaile bat eta Ibon Oregi, istripu baten ondorioz hanka galdu zuen irakasle eta surflaria. Pertsona horiek gaiaren inguruan ohartarazteko beraien esperientzia kontatu dute gordintasunez eta bide hezkuntzaren inguruan kontzientziarazi gaituzte. Emanaldi interaktiboa izan da eta gailu desberdinak erabili dituzte saioa aurrera eramateko.

Ikasleoi dagokigunez, herriko 3 ikastetxeetako DBH4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleok hartu dugu parte; gainera, modu aktiboan parte hartu dugu. Ikasleok oso gustora egon gara, arreta mantenduz eta hizlarien gomendioak kontutan hartuz. Emanaldi guztia oso interesgarria izan da eta errepideetan dauden arriskuak eta ondorioak ondo barneratu ditugu saioan zehar.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.