Skip to main content

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Irudia
Emakumeen aurkako indarkeria

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta Txantxiku ikastolan, egun horren garrantziaz jabeturik, hainbat ekintza burutu ditugu. Batetik, gaiari buruz hausnartu dugu, hau bistaratu eta gaitzesteko. Modu horretan, gure aletxoa jarri dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoan.

Gaiaren gaineko hausnarketaz gain, ipuin irakurketak, abestiak, dokumentalak, bideoak eskulanak eta abar egin edota ikusi ditugu. Adibidez, Bigarren Hezkuntzako ikasleek azken urteetan indarkeria matxistak gurean erahildako emakumeak gogoratu dituzte, euren izenak ahoz gora irakurriz eta gradetan, modu sinbolikoan, zapata hutsak jarrita. Bestetik, Txantxiku ikastolako komunitatea osatzen duten kideek ere izan dute aukera euren ekarpena egiteko, izan ere, Santa Ana eraikineko patioan lazo moreetan mezuak eta irudiak itsatsi dituzte. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Azkenik, Txantxiku ikastolatik, puntu morea erabiltzera animatzen zaituztegu sare sozialetan, etxeetan eta bururatzen zaizkizuen leku guztietan!

 

Azken albisteak

Apirilaren 4an, Aranzadi eta Arizmendi ikastoletako ikasleekin batera ospatu zuten Euskal Giroan Jolasean eguna.
Ohitura jarraituz, DBH 4. mailan Frantsesa ikasgaia daukagun ikasleok elkartrukea egin dugu Bretainiako Diwan eskolako ikasleekin.
Astelehen, martitzen eta eguenean, DBH 2. mailakook ‘Ubideak eta energia’ irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.