Skip to main content

Ubideak eta energia

Irudia
Ubideak eta energia

Astelehen, martitzen eta eguenean, DBH 2. mailakook ‘Ubideak eta energia’ irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta. Bertan energia elektrikoa ekoizteko azpiegiturak ezagutu ahal izan genituen: Jaturabe eta Saratxo urtegiak, Aitzgaineko ur-biltegia eta horietatik hasi eta Olaterainoko ubide eta hodiak.

Eguraldia lagun Aitzulo ere bisitatzeko aukera izan genuen. Aitzulotik behera, erdiko kanala hartu eta Urrexolako parrokiara iritsi ginen. Bertan bazkaltzeko tarte bat hartu genuen eta ondoren Olateko indarretxean azkenengo azalpenak entzun genituen. Ederra izan da irteera, eskerrik asko Natur eskolako lagunei!

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.