Skip to main content

Danborrada ikastolan

Irudia
Danborrada

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean. Gelan prestatutako txanoak jantzi ditugu eta danbor hotsez gozatu dugu. Gainontzeko ikasleak gu ikustera etorri dira plazara eta DBHko ikasleek lagundu digute ibilbidean zehar.

Giro ederra izan dugu eta asko poztu gaitu familiako kide eta lagun pila bat gu ikusi eta txalotzera hurbildu izanak. Eskerrik asko guztioi!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.