Skip to main content

Oñatiko jaixak Txantxiku Ikastolan

Irudia
Oñatiko jaixak

Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten. Ekitaldia dantzatuz, jai giroan ospatu genuen.

Eta pasa den egubakoitzean, urriaren 2an, berriz, jaixetaz gozatzen jarraitu genuen geure Herri Eguneko azoka propioa antolatuta! Taloak jan genituen, barazki erakusketaz gozatu eta fruta dastaketa ere izan genuen!

Horrela Haur Hezkuntzako "Jera-jeraka" jaien proiektua bikain borobildu dugu! Zuek ere oso ondo pasatu jaien azken txanpan!

Azken albisteak

Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.