Skip to main content

Neurogarapena ezagutzen Feli Oregirekin

Irudia
Neurogarapena

Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik. Haur eta Lehen Hezkuntzako hezitzaile eta irakasleok hartu dugu parte saio hauetan. 

Garunaren garapena nolakoa den jakiteaz gain, erreflexu primitibo eta zentzumenek haurraren garapen integralean duten garrantziaz ere hitz egin zigun. 

Amaitzeko, hainbat zalantza argitzeko tartea ere izan genuen. 

Mila esker Feli, beti bezala, oraingoan ere oso gustura egon gara!

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.