Skip to main content

Bizipoza gure gelan!

Irudia
Bizipoza aurkezpena

Aste honetan LH 3. eta 4. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi izan dute. Bizipoza elkartearen aurkezpena izan dugu eskolan, Pontx eta Zapotxin pailazoen eskutik. Barre eta algara artean, bizipozak gure egunerokoan duen garrantziaz hausnartu dugu.

Ikasle bakoitzak “zerk ematen dion bizipoza” idatzi eta marraztu du, eta guztion ekarpenekin mural erraldoi koloretsu bat sortu dugu. Honela, gure gelak bizipozaz bete dira, eta ikasitakoa gure artean partekatzeko aukera izan dugu.

Egun alaia eta berezia izan da, bizipozak elkartzen gaituela gogorarazi diguna.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.