Skip to main content

San Juan sua Olaitturrin

Irudia
San Juan sua Olaitturrin

Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko. Ekitaldia Txantxiku ikastolak eta Oñatiko udalak antolatu genuen, Jose de Azpiazu musika eskolaren, Oñatz dantza taldearen, Aita Madina txistulari taldearen eta Txinparta bertso eskolakoen laguntzarekin.

Sua piztu bitartean, DBH 2. mailako ikasleek ekitaldiari sarrera eman zioten. Ostean, Oinatz dantza taldekoek ‘San Juan zortzikoa’ dantzatu zuten, eta gero, ‘San Juan, San Juan berde, danbolintterua koplak abestu genituen. Txinparta bertso eskolako ikasleek ere koplak abestu zituzten. Ekitaldiari amaiera emateko, Txapeloaz, Gaztelugatxeko martxa, fandangoa, arin- arina eta kalejirak entzun eta dantzatzeko aukera izan genuen.

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.