Skip to main content

DBH 1. mailako iaksleak ULMA Packaging-en

Irudia
DBH 1 Ulma Packagingen

Aurreko astean DBH 1. mailako ikasleok ULMA Packaging bisitatu genuen. Gelan landutako ‘EHko Herria’ proiektuan, prozesu teknologiko bat jarraituz, taldeka, Oñatik dituen behar batzuei erantzuteko prototipo bat sortu genuen. Prozesu hori hobeto ulertzeko Ulma Packaging-eko eraikina eta bertako langileen jarduna bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Benetan interesgarria izan zen bisita!

Eskerrik asko bisita hau posible egin zenutenoi eta, batez ere, zuen enpresa erakusteko prestutasuna azaldu zenuten gurasooi!

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.