Skip to main content

Etapa bukaerei kantu, bertso, argazki eta pintxo artean agur

Irudia
HH 5 urtekoei omenaldia

Aurten, etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira. Hala, egun ezberdinetan, etapa aldaketa izango duen talde bakoitzak bere agurra izan zuen.

HH 5 urtekoek sopresa polita jaso zuten. Ikastolako patioan 2, 3 eta 4 urteko lagunek Pirritx eta Porrotxen ’Agur bat, lagun maite!’ abestia kantatu zieten.

LH 6. mailakoek hamarretako partekatua egin zuten, eta ostean, hauei ere LH-ko gainontzeko ikasle guztiek eurentzat idatzitako bertso bereziak kantatu zizkieten ikastolako patioan. Amaitzeko, gelan, tutoreek ikasleei zuzendutako eskutitz bana irakurri zuten; urte hauetan elkarrekin bizitako esperientziak, ikasitakoa eta etorkizunerako desio onenak bildu zituzten hitz hunkigarrietan. Ikasleek ere hitza hartu zuten, bizitakoaz hausnartu eta sentitutakoa partekatzeko.

DBH 4ko ikasleak ere denak elkarrekin batu ziren, eta Julen Alberdi BH-ko koordinatzaileak hitz batzuk eskaini zizkien. Ostean, txikitako argazkia batzuk banatu ziztaizkien.

Azkenik, Batxi 2koen kasuan, iaz bezala, ikasleak eta euren gurasoak agur-otamen batera gonbidatuak izan ziren. Berezia da etapa bat amaitu eta bestera jauzi egitea, eta hemendik aurrera, behar bezala egingo dugu

Azken albisteak

Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.
DBH 1. mailako ikasleek LAB saioetako proiektuak aurkeztu dizkiete beraien aiton-amonei.