Skip to main content

DBH 1. mailakoak Arantzan

Irudia
DBH 1. mailakoak Arantzan

Ikasturte amaiera ederra izan dugu DBH 1eko ikasleok, izan ere, bi eguneko irteera egin dugu Nafarroa aldera.

Astelehen goizean Amaiur herrian izan ginen, eta gelan ikasturtean zehar aipatu dugun gazteluaren aztarnak eta bertan dagoen monolitoa ikusi genituen. Baztandik Bortzirietara pasa ginen eta eguerdi eta arratsaldea Igantziko igerilekuan igaro. Ondoren Arantza herrira joan ginen eta bertako aterpetxean pasa genuen gaua. Martitzen goizean Zuhaitz Parkea hariztira ibili eder bat egin ondoren, han arborismo jarduera izan genuen. Esperientzia ederra izan zen, opor-aurrerako irteera bikaina.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.