Skip to main content

'Komunikazio ez bortitza' tailerra antolatu du Guraso Kontseiluak

Irudia
Komunikazio ez bortitza

Ikasturte honetan Guraso Kontseiluak Guraso Eskola antolatzea pentsatu du, eta oraingoan Komunikazio Ez Bortitzaren inguruko tailer praktiko eta dinamiko bat eskainiko dugu, Nerea Mendizabal adituaren eskutik.

Formakuntza hau aukera paregabea izango da gure eguneroko harremanetan komunikazio osasuntsuagoa eta enpatikoagoa lantzeko familian.

Tailerraren ezaugarriak:

  • Formatzailea: Nerea Mendizabal.
     
  • Gaia: Komunikazio Ez Bortitza.
     
  • Iraupena: Hilean saio 1, 2 orduko iraupenarekin.
     
  • Tokia:Txantxiku ikastolan (Plazako eraikinean).
  • Plaza kopurua: Gehienez 20 partaide, gutxienez 10 behar dira formakuntza martxan jartzeko.
     
  • Plazak baino izen-emate gehiago baleude, zozketa egingo da parte-hartzaileak erabakitzeko.
     
  • Izen-ematea egiteko epea: urriaren 22ra arte.

EMAN IZENA!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.