Skip to main content

Oñatiko jaixak Txantxiku Ikastolan

Irudia
Txantxikuaren jaitsiera 2025

Aurreko egubakoitzean Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikuaren mezua irakurri zuten. Ekitaldia dantzatuz, jai giroan, ospatu genuen.

Eta aste honetan, atzo, ostegunez, jaixetaz gozatzen jarraitu genuen geure Herri Eguneko azoka propioa antolatuta! Taloak jan genituen, barazki erakusketaz gozatu eta fruta dastaketa ere izan genuen!

Horrela, Haur Hezkuntzako ‘Jera-jeraka’ jaien proiektua bikain borobildu dugu! Zuek ere oso ondo pasatu jaien azken txanpan!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.