Skip to main content

Beskoitzeko ikastolaren aldeko festara joateko autobusa Txantxiku Ikastolatik

Irudia
Beskoitzeko ikastolaren aldeko festibala

Txantxiku Ikastolaren eta Beskoitzeko Ikastolaren arteko harremanak sendotzeko, aurten ere, ekintza ezberdinak jorratuko ditugu. Horretarako, ikastolako langile eta langile-ohiek osatutako lantalde bat lanean ari da. Eta talde horretatik atera den lehen proposamena hauxe duzu: Azaroaren 15erako Beskoitzeko ikastola berriaren alde antolatu duten jaialdira joateko Oñatitik autobusa antolatzea!

Musika jaialdia iluntzean izango da, baina ziurrenik, elkarlanean, bazkari edo antzerako zerbait antolatzeko modua izango dugu, eta, beraz, egun osoko planaz disfrutatzeko aukera. Lantaldea antolaketa lanetan dabilenez, horixe da omentuz aurreratu dezakeguna, baina datozen asteetan plangintza guztiaren berri zehatzago emango dizuegu. Hori bai, gorde azaroak 15eko eguna zuen agendan!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.