Skip to main content

Hotz Oñatiren janari bilketan laguntzaile

Irudia
Hotz Oñatiren kanpaina

Hotz Oñatik, urtero legez, janari bilketa antolatu du herriko supermerkatuetan. Aurtengoan, eguenetik zapatura egingo dute kanpaina. Eta jasotako janaria Zaporeak GKEari bideratuko zaio, Lesbosen egunero banatzen dituzten otorduak prestatzen laguntzeko.

Ekimen hau aurrera eramateko boluntarioen laguntza eskatu dute, eta Txantxiku Ikastolatik gure aportazioa egin nahi izan dugu. DBH 3. mailako ikasleak boluntario gisa aritu dira San Migel Kooperatiban, Arantzazuko ibilbideko eta Errekaldeko Eroski supermerkatuetan, Errekaldeko dendan eta BMn. Oso esperientzia aberasgarria izan dela adierazi dute.

Ikastolatik kanpaina honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.