Skip to main content

5 urtekoak okin

Irudia
Natur Eskolan

HH 5 urteko neska-mutikook ‘Elikadura osasungarria’ gaiarekin jarraituz, bi jarduera egin genituen joan zen astean. Errotan garia ixotetik hasi ginen. Turismo bulegoaren ondoan kokatzen den San Juan kaleko errota zaharra bisitatu genuen lehenik eta irina nondik sortzen den ikasi genuen.

Eta hemendik salto batez… eta aurreko egunekoak oraindik gogoan, Oñatiko Natur Eskolara egin genuen irteera. Bertan, ogia nola egiten den ikasi genuen. Ederto ibili ginen geure orea lantzen eta azkenean lortu genuen opilak egitea. Eskerrik asko Edurne, Martxel, Aimar, Naia eta Martin!

 

 

 

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.