Skip to main content

Nekazaritza eredu ezberdinak konparatzen

Irudia
Ikasleak Santos Enrriquezekin

LH 5. mailako ikasleak ‘A ze kakaoa’ PROIa lantzen dabiltza eta beste herrialde bateko ekoizleen bizimodua eta ekoizpen prozesuak bertakoarekin konparatu eta ondorioak atera behar dituzte.

Pasa den astean Santos Henrriquez etorri zitzaigun Dominikar Errepublikan kakaoa nola ekoizten duten eta hango nekazarien lana nolakoa den azaltzera. Oñatiko nekazaritzaz, eta, bereziki, ortutik jasotzen den produkzioaz eta ortuan eta azokan egiten den lanaz Itxaso Elkoroiribe aritu zitzaigun. Orain, ikasleek, jasotako informazioa konparatu eta ondorioak atera beharko dituzte. Mila esker bioi emandako azalpenengatik.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.