Skip to main content

Bretainiako lagunak gure artean

Ohitura jarraituz, DBH 4. mailan Frantsesa ikasgaia daukagun ikasleok elkartrukea egin dugu Bretainiako Diwan eskolako ikasleekin.

Irudia
Bretainiako lagunak gure artean

Diwan eskolak bretoieraz ikasi eta kultura bretoian murgiltzeko aukera eskaintzen duten eskolak dira.

Bretoiak gure ikasleekin eta euren familiekin egoteaz gain, ikastolako egunerokoan ere parte hartu dute. Eta, noski, Euskal Herria ezagutzeko tartea ere izan dute. Bilbon eta Donostian izan dira, eta Arrikrutzeko kobak, Gomiztegi eta Arantzazu ere bisitatu dituzte.

Gu ekainean joango gara Bretainiara, Carhaix-Plouguer herrira. Benetan esperientzai aberasgarria da elkartrukea. Atzerriko hizkuntza bat praktikatzeko aukeraz haratago, atzerriko jendea gure kulturan murgiltzeko aukera izatea benetan da interesgarria; are gehiago, elkartrukea euskaldunon eta bretoien artekoa denean, bi kulturok antzekoak diren ezaugarriak baitituzte eta azken urteetan antzerako egoeretan izan baitira.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.