Skip to main content

Ikastolaren astea giro ederrean doa eta astebururako planez beteta dator!

Irudia
LH 6ko ikasleen txotxongilo emanaldia

Txantxiku Ikastolaren asteko egitarauaren baitan, astean zehar, HH eta LH etapetako ikasleek txotxongilo edota Porrotx eta Mari Motots pailazoez gozatzeko aukera izan dute.

Egubakoitzari dagokionez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ekintza bereziz beteta hasi dugu eguna. Eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek ere goizean goiz hasita egitarau oparoa izan dute. Alde batetik, txapelketak: futbola, eskubaloia, futbolina, frontenisa, patata tortila... Eta iaz sekulako arrakasta izan zuen Harri orri ar txapelketa! Bestetik, naturaz gozatzeko aukera ere izan dute. Batzuek mendi ibilialdia egin dute, beste batzuk bizikletaz joan dira mendira, eta mendian yoga egin dutenak ere izan dira!

Ostean, ikasle eta irakaslean arteko bazkaria egin dugu giro ezinhobean. Amaitzeko urteroko bazkalosteko jolasak egin ditugu Ttakeko kideek antolatuta.

Eta gogoratu, arratsaldean Santa Anan jolas parkea izango dugu eta Zubikoa frontoian ikasle zein gurasoentzako emanaldi nagusia. Eta hori gutxi balitz, biharko ere ekintzaz betetako egitaraua dugu!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.