Skip to main content

LH 2. zikloko ikasleak Oñatiko erliebea ezagutzen

Irudia
Oñatiko erliebea ezagutzen

Gelan lantzen ari garen proiektua aitzakiatzat hartuta Oñatiko erliebea osatzen duten erreka, haran, muino, magal, gailur eta lepoak zer diren eta non kokatzen diren ezagutzeko aukera izan dugu. Horretarako, Natur Eskolakoekin irteera zoragarri bat egin dugu. Natur Eskolatik abiatu eta Aldakiñon gora eginda Murgia auzorantz joan gara, Asentziora iritsi arte.

Ibilbidean zehar Olaran erreka, Ubao erreka, Ur-Zulo, pagadiak, hariztiak... nondik pasatzen diren eta non dauden kokatuta ikusi dugu. Gure herrian dauden tontor ezberdinak non dauden eta nola izena duten ere ikasi dugu, hala nola, Akaitz, Buetraitz, Gorgomendi, Andarto, Orkatzategi...Eskerrik asko Natur Eskolako lagunei beti bezala gure ezagutzak zabaldu eta sakontzen laguntzeagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.