Skip to main content

LH 4. mailako ikasleek Bizi Hadirekin esperientzia aberasgarria bizi dute

Irudia
Bizi Hadikoak LH 4. mailako ikasleekin

Aurreko astean, DBH 2. mailako ikasleek Bizi Hadi taldearen bisita jaso zuten, eta aniztasun funtzionalaren inguruko hainbat jarduera burutu zituzten. Aste honetan, berriz, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen txanda izan da.

Bizi Hadi Oñatiko kirol talde inklusiboa da, eta oraingoan gure ikasle txikienei hurbildu zaizkie euren bizipenak eta kirol egokituko esperientziak partekatzera. Ikasleek gurpildun aulkiak eta txirrindu egokituak probatu ahal izan dituzte, eta aukera izan dute aniztasun funtzionala duten pertsonen errealitateaz hausnartzeko.

Esperientzia honek balio izan die ikasleei errespetua, enpatia eta elkarbizitza inklusiboaren garrantziaz jabetzeko. Jarduera dinamiko eta parte-hartzailearen bidez, ikaskuntza esanguratsua lortu da.

Eskerrik beroenak Bizi Hadiko kideei, berriro ere, gure ikasleekin bizipen horiek partekatzeagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.