Skip to main content

Sexologia zerbitzua eta gurasoentzako hitzaldia Oñatin

Irudia
Xirikan kartela

Oñatiko Xirrika sexologia zerbitzuak hainbat baliabide eskaintzen ditu sexu-hezkuntzaren eta harremanen inguruko zalantzak argitzeko. Zerbitzua doakoa da eta online zein aurrez aurre eskura daiteke. Banaka, bikotean edo taldeka joateko aukera dago, eta arreta profesionala eskaintzen da konfidentzialtasunez.

Bestalde, maiatzaren 29an, 17:30ean, San Juan kaleko lokalean, Xirrika zerbitzuak gurasoentzako hitzaldi praktikoa eskainiko du: “Nola hitz egin sexualitateaz etxean?” izenburupean, gurasoek etxean seme-alabekin sexualitateaz hitz egiteko baliagarriak diren tresnak eskainiko dira.

Izena emateko eta informazio gehiagorako: xirrika.onati@gmail.com

Animatu parte hartzera!

Xirrikan hitzaldia kartela

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.