Skip to main content

LH 6. mailako ikasleak Zuhatzan

Irudia
LH 6. mailako ikasleak Zuhatzan

Maiatzaren 12, 13 eta 14an 6. mailako ikasleak, urtero egiten den bezala, Zuhatzako aterpetxera joan ginen. Eguraldia aldeko izan genuen eta oso gustura ibili ginen 3 egunetan. Ongi pasatzeko eta elkarrekin harremanak sendotzeko baliagarria izan zen egonaldia eta bertan betiko ur-ekintzekin ere primeran pasatzeko aukera izan genuen: piraguismo, windsurf, pedaloi, arraun, optimist... Urtegiko ura hotza bazegoen ere, bainua hartzeko tarteak ere izan genituen. Afaltosteko tarteak kanpalekuetan elkarrekin kontu kontari eta jolasean, marrazkiak egiten, elkarri txisteak kontatzen, elkarrekin abestiak abesten… igaro genituen. Aurtengo txangoa oso esperientzia aberasgarria izan da!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.