Skip to main content

Gure inguruko karsta ezagutzen

Irudia
Koban

Pasa den astean DBH 2. mailako ikasleek Arantzazuko kobazuloak ezagutu zituzten Natur Eskolako lagunekin. Hasteko, gure ingurune karstikoko arroka mota nagusia zein den eta ingurune hau nola sortu zen azaldu ziguten. PROIen lantzen ari garen “’Karsting & Rolling Stones’ proiektuaren bete-betean bat datorren gaia da, izan ere, gure inguruko karstak balioan jartzea da helburua. Kobazuloei dagokienez, Iritegi eta Aixkirri kobak ikusi genituen. Lehena Gipuzkoako saguzar kolonia handienaren bizilekua da eta bigarrenean leize-hartzaren hezurdura ikusi genuen. Gaienra, azkenengo honetan gizakiaren ustiaketa ezegokiak sor ditzakeen kalteak ere behatu genituen.

Eskerrik asko natur eskolako lagunei, beti eguraldia lagun izan ez arren, ederto ibili baikinen.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.