Skip to main content

DBH 1. mailakoek 'EHko Herria' PROIaren emaitzak aurkeztu dizkiete adituei

Irudia
PROI 2025 EHko Herria

DBH 1. mailako ikasleek ikasturte honetako laugarren PROIa, Ehko Herria, amaitu ondoren beraien prototipoak herriari erakusteko garaia iritsi zen! Aurreko ostegun goizean hainbat aditu etorri ziren gure ikastolara, eta egindako prozesua eta bukaerako produktuak erakutsi zizkieten. Gainera, talde bakoitza beraien produktu edo prototipoa onena zela konbentzitzen ere saiatu zen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu etorri ziren adituei. Hauexek izan ziren: Izaro Elorza, Oñatiko alkatea; Iñigo Ruiz, Udaleko zinegotzia eta hirigintzako arduraduna; Idoia Lazpita, Udaltzaingo burua; Oihane Urrate, Oñargiko langilea eta energia berriztagarrietan aditua eta Ane Sierra, Orkli-ko langilea eta teknologian aditua.

Zorionak ikasleei egindako lanagatik! Eta mila esker adituei guregana gerturatu eta gu entzuteko tartetxo bat hartzeagatik.

Eskerrik asko!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.