Skip to main content

LH 5. mailako ikasleak Zuhatzako irlan

Irudia
LH 5. mailako ikasleak Zuhatzako irlan

Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok irteera berezia egin genuen Zuhatzako irlara. Abentura hasi aurretik, Leintz Gatzagako Gatz Museoa bisitatu genuen; bertako historia eta gatzaren ekoizpen prozesua gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Bisitaren ondoren, herrian bertan jolasteko tartea hartu genuen, eta bazkaltzeko unea ere giro atseginean igaro genuen.

Eguraldi bikainak lagunduta, Zuhatzan uretako jarduera ugari egin genituen: piragua, optimist, arrauna, windsurfa, bainua eta bestelako hainbat ekintza. Eguna borobiltzeko, iluntzean guztiok bildu ginen suaren inguruan, elkarrekin une bereziak partekatuz. Ondoren, atseden hartzera kanpamenduko etxetxora erretiratu ginen. Aurtengoa ere bikaina izan da!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.